Proiektu pilotu berri batek jarduera fisikoa hurbildu du APNABIren etxeetara

APNABI Autismo Bizkaia elkartearen Goikoa etxeak jarduera fisikoko programa pilotu bat garatu du GaituzSportekin lankidetzan. Enpresa hori desgaitasun intelektual eta fisikoa duten pertsonentzako kirol-jardueran espezializatuta dago. Horren bidez, pertsonen gaitasun fisikoak hobetu nahi dira, eta autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten egoiliarren sedentarismoari aurre egin. Apirila eta ekaina bitartean, astero egin…