APNABIk irisgarritasunari buruzko prestakuntza eskaintzen die Bilbao Bizkaia Museoetako profesionalei

APNABI Autismo Bizkaiak Bilbao Bizkaia Museoetako hezkuntza-saileko profesionalei irisgarritasunari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat eman die. Hauen artean, Bilboko Berreginen Museoa eta Euskal Museoa daude, hiriko zaharrenetako bi. Bertan, esperientziak partekatu dira, eta Autismoaren Espektroaren Nahastea (AEN) duten pertsonei jarduera edo bisita gidatuak egitean zein alderdi kontuan hartu behar diren nabarmendu dira,…

APNABIk akordioa sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin, LEP arrunta gainditu ondoren AEN duten pertsonei laguntzeko

APNABI Lanek hitzarmena sinatu berri du Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Horren bidez, laguntza eskainiko die Foru erakundearen lan-eskaintza publiko bat gainditu ondoren lanpostu batean sartzen diren autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonei. Hitzarmen hori aurrerapauso handia da AENdun pertsonen kolektiboarentzat; izan ere, orain arte, ezgaitasun intelektual aitortua zuten AENdun pertsonek soilik…

APNABIk lanean jarraitzen du COVID-19ren aurkako neurri berrietara egokitzeko

APNABIren zerbitzuak etengabe ari dira egokitzen covi-19ren aurkako prebentzioaren arloan indarrean dagoen arautegira. Udalerri eta lurraldeen itxitura perimetrala dela eta, ibiltzeko baimenak eskaintzen dira, erabiltzaileak eta haien familiak programatutako hitzorduetara joan ahal izan daitezen. Bestalde, aisia eta aisialdiko taldeak berrantolatu egin dira, parte-hartzaileek segurtasunez gozatzen jarrai dezaten. APNABIren zerbitzuak prest…

% 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten adingabeentzako sendagaien doakotasuna

2021eko urtarrilaren 1az geroztik, % 33ko edo hortik gorako ezgaitasun aitortua duten adingabeak salbuetsirik daude botikak erosteagatik. Aintzatespen hori 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean jasota dago. Lege horrek aldaketak sartu ditu arlo horretako aurreko legerian, eta aurrerantzean ez dutela ekarpenik egingo farmazia-prestazio anbulatorioko erabiltzaileek eta onuradunek, % 33ko edo…

Ezgaitasunagatiko PFEZaren itzulketa, atzera eraginez, 4 urte arte

Bizkaiko Foru Ogasuneko Ekonomia eta Administrazio Auzitegiak 2020ko urriaren 23an emandako ebazpen baten arabera, familia batek eskubidea du Errentaren Gaineko Zergan (PFEZ), atzera eraginez, bere seme-alabetako baten ezgaitasuna ofizialki onartu aurreko lau urteetan sartutako kopuruak itzultzeko. Familiak, Foru Aldundiaren eskutik bere semea ezgaitasuna duen pertsona dela aitortzean, aurreko lau ekitaldietan…

APNABI Berdintasunerako II. Plana prestatzen ari da

APNABI Autismo Bizkaia erakundean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana egiteko prozesuan lanean ari da. Horretarako arlo guztietako profesionalentzako galdeketa bat diseinatu da, eta laster jarriko da martxan. Ekarpenekin eta erantzunekin osatuko da azken urteetako lana ebaluatzen duen diagnostikoa, eta plangintza berria diseinatuko dute. APNABIk berdintasunerako lehen plana garatu zuen…

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzetan aldi baterako egonaldien programa, ezgaitasuna duten pertsonentzat

Bizkaiko Foru Aldundiak, aurten ere, bere egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko programa eskaintzen du, ezgaitasuna duten pertsonak zaintzen dituztenen atsedenerako edo larrialdiei erantzuteko. 18 eta 64 urte bitarteko pertsonentzat da. APNABI Autismo Bizkaiaren Familiei Laguntzeko Zerbitzuak laguntza eskaintzen die eskaerak tramitatzeko horretan interesa duten familiei, eta horri buruzko informazio guztia…

APNABIk ere Gabonak gozatu ditu!

Gabon hauetan ere APNABI Autismo Bizkaiak bere jarduerarekin jarraitu du. Elkarteko etxebizitzetako eta Familientzako Laguntza arloko programak aurreikusitakoaren arabera garatu dira, bai eta APNABI Laneko enpleguari laguntzeko programak ere. Abenduaren azken asteetan eta urtarrilaren lehenetan hainbat kontratazio lagundu dituzte eta. Hori guztia, gainera, azken hilabeteetan bezala egin da, indarrean dauden…

APNABIk ia 12.500€ lortu ditu dohaintzan, Gabonetako loteria-salmentari esker

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak loteria saldu du joan den abenduaren 22an egindako Gabonetako Zozketa Berezirako, baina hautatutako zenbakiak ez dira saritu. Hala ere, azpimarratu behar da, ehunka lagunen laguntzari esker, 12.430 boto-txartel saldu direla, hau da, 62.150€, eta ia 12.500€ elkartasun-ekarpen gisa, elkartearen lana bultzatzeko. Aurtengo zenbakiak 78651 eta…

APNABIren jarduera ez da etengo Eguberrietako asteetan

APNABI Autismo Bizkaiaren eguneko arretarako zentroek (EAZ), kontsulta-zerbitzuak eta Aldamiz ikastetxeak Eguberrietako oporraldiei ekin diete dagoeneko. Hala ere, elkarteko etxebizitzek, aisialdirako eta Familiei Laguntzeko ekimenek eta APNABI Lanen enplegu-programek lanean jarraituko dute datozen asteetan. Hori guztia, azken hilabeteetan bezala, erakunde eskudunek COVID-19 delakoaren aurka ezarritako prebentzio- eta segurtasun-neurriak errespetatuz garatuko…