APNABI eta Bizkaiko Gurutze Gorria elkarlanean ari dira gida bat sortzeko anbulantzietan AENdun pertsonei laguntzeko

APNABI Autismo Bizkaiaren eguneko arretarako zentroen (EAZ) partaidetza- eta hausnarketa-taldeak lankidetza estua izan du Bizkaiko Gurutze Gorriarekin azken hilabeteetan, anbulantzietan autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonei laguntzeko gida bat sortzeko. Bizkaiko Gurutze Gorriaren Prestakuntza Zentroko Osasun Larrialdietako ikasle talde bati esker garatu da proiektua. Horren bidez, irisgarritasuna erraztu nahi da,…

APNABIren 3. argazki-lehiaketarekin hasi da uda!

Uda hastearekin batera, APNABI Autismo Bizkaiak aurten ere bere argazki lehiaketa antolatu du, elkarteak urte amaieran ekoizten dituen egutegiak osatzeko. Hirugarren edizio hau “Bizkaia urdina” lelopean egingo da, eta AENdun pertsonen, bazkide diren familien edo parte hartu nahi duten profesionalen sormena piztea du helburu, haien adina edozein dela ere. Pertsona…

Ekintzailetza-tailer bat emango du Plena Inclusionek, ezgaitasuna duten pertsonen senideei zuzenduta

Plena Inclusionek ekintzailetza-tailer bat antolatu du ekainaren 30erako (asteazkena). Saioa 17:00etan hasi eta 18:30ean bukatuko da, eta adimen-ezgaitasuna edo garapen-ezgaitasuna duten pertsonen familiei zuzenduta dago bereziki. Bertan, laguntzadun ekintzailetza hurbilduko da, beren seme-alabak lanean txertatzeko aukera interesgarri gisa. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete, hemen klik eginda eskura duten…

APNABIk 30 txanda eta ia 500 plaza eskaini ditu udako jarduera eta programetarako

APNABI Autismo Bizkaia azken prestaketak egiten ari da egun hauetan 2021eko udako eskaintza aktibatzeko. Datorren astelehenean, hilak 21, hasiko da hori, eta ia 500 plaza eta 30 jarduera-txanda izango ditu. Era askotako proposamenak dira, AENdun pertsonen eta haien familien beharretara egokituak, eta kalitatezko proposamen eta laguntzen bidez gozatzea helburu dutenak….

APNABIk bizitza independentea sustatzera bideratutako hitzaldi-ziklo berria hasi du, AENdun pertsonei zuendutakoa

APNABI Autismo Bizkaiak hitzaldi-ziklo berria hasi du ekainaren 4an. Autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsona helduen bizimodu independentea bultzatzeko lan-ildoaren barruan dago hori. Beatriz Amusategui Atlaxis fisioterapeuta eta elkartearen ohiko laguntzaileak dinamizatu zuen topaketa. Besteak beste, elikadura osasungarria, digestio-prozesua, elikagai ultraprozesatuen aurrean janari erreala detektatzeko gakoak eta loaren eta atsedenaren…

APNABI Bizkaiko surf eskola inklusiboaren sorreran parte hartzen ari da

APNABI Autismo Bizkaiak Surf Irekia proiektuaren aurkezpenean parte hartu du asteartean, ekainaren 8an, aniztasun funtzionala duten pertsonei kirol horretako eskolak emateko. Bilboko Itsasmuseumean izan zen ekitaldia. APNABI hasiera-hasieratik ari da proiektuan lankidetzan, aisialdiko eta denbora libreko lantaldearen bidez. Pertsona guztiek itsasoaz eta jarduera fisikoaz gozatzeko aukera izan dezaten laguntzak eta…

AENa duten sei lagun Primarken hasi dira lanean APNABI Lanen bidez

Primark moda-enpresak autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten 6 pertsona kontratatu ditu APNABI Lanen bidez, APNABIren enplegu arloa. Horiek guztiak konpainiaren Bilboko denda berriko profesional-taldean sartu dira. Kontratatutako pertsonak, gutxienez urtebetez egongo direnak, retail assistanten berezko zereginetan ari dira, bi elkarrizketa-fase dituen hautaketa-prozesu bat gainditu ondoren. Horrela, bezeroen arretaz, dendako espazioak…

APNABIk AENdun pertsonen bizitza independenterako entrenamendu-ikastaroaren 6. edizioa amaitu du

APNABI Autismo Bizkaiak maiatzaren 27an amaitu zuen “Bizimodu independenterako entrenamendua” ikastaroa. Horrekin autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten adin nagusikoei emantzipazioa errazteko aukera ematen die elkarteak. 6. edizio honetan parte hartu zuten 15 lagunek diplomak eta amantal bat jaso zituzten ikasturteko azken saioan, 3 hilabeteren ondoren. 📸 → Diplomen entregan ateratako…

APNABIren Aldamiz ikastetxeak 800€ baino gehiago lortu ditu Amazonen ‘Un clic para el cole’ kanpaina solidarioari esker

APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz Hezkuntza Bereziko Zentroak 869,49 euroko dohaintza lortu du, Amazonen ‘Eskolarako klik’ kanpaina solidarioaren bidez, 2020-2021 deialdian. Urrian hasi zen hori. Horrekin, ikastetxeak eskolako hainbat material erosi ahal izan ditu, baita bi bizikleta estatiko, korrika egiteko zinta bat eta bost entzungailu ere. Hori guztia ikastetxeko zentroetan banatuko…

APNABIk artea eta sormena aztertzen ditu Bilboko Arte Ederren Museoan

Joan den ostiralean, maiatzaren 28an, APNABI Autismo Bizkaiak aukera izan zuen hurbiletik ezagutzeko Bilboko Arte Ederren Museoak familian partekatzeko aisialdi-proposamen bat, sormenaren eta artearen bidez gozatzeko aukera ematen duena. APNABIko aisialdiko taldeak, elkarteko kide diren familia batzuekin batera, adimeneko ezgaitasuna duten pertsonentzat pentsatutako dinamikan parte hartu zuen. Remigio Mendiburu artistaren…