APNABI Autismo Bizkaia elkarteko ehun bat pertsonak parte hartu dute Bilbon egin den multi-kiroleko jardunaldian

APNABIko eguneko arreta zentroko, zentro okupazionaleko eta Aldamiz Ikastetxeko (elkarteko ikastetxea) ehun bat erabiltzailek parte hartu dute autismodun pertsonentzako Multi-kiroleko Jardunaldiaren bigarren edizioan, 31an urriaren, Bilboko San Inazio auzoko kiroldegian. APNABIk programa bat garatzen du bizitza osasuntsua sustatzeko eta programa horren barruan kokatzen da jardunaldi hau, zeinaren helburua baita taldekako…

Zu ere bazara zure elkartearen irudia

imagen-asociacion

FEVAS-Plena Inclusión Euskadi elkarteak “Zu ere bazara zure elkartearen irudia” izeneko ikastaroa antolatu zuen joan den urriaren 21ean. Ikastaro hori beraizik zuzendu zitzaien adimen ezgaitasunak dituztenei eta FEVAS mugimenduko elkarteek atenditutako bestelako garapen-nahasteak dituztenei. Ikastaro horren helburua zen elkarteetako kideei aholku praktikoak eta tresnak ematea komunikatzaile onak izan daitezen, hots,…

Snoezelen. Begirada berri bat

Beren eremuko ikuspegi multisentsoriala indartu nahi duten APNABIko eguneko arreta zentroetako 14 profesionalek Snoezelen teknikari buruzko prestakuntza jaso dute, APNABIko eguneko arreta zentroetan estimulazio multisentsoriala sustatzeko. Snoezelen estimulazio multisentsorialaren ikuspegi bat da, zeinaren bidez ongizate eta erlaxazio egoera bat lortzen baita, betiere pertsona bakoitzaren premiak ongi aztertu eta ezagututa, eta…

APNABIko eguneko arreta zentroek uda aprobetxatzen dute jarduera berri eta desberdinak egiteko

CAD

Uda, eguraldi ona eta oporrak iristearekin batera, Garamendi eguneko arreta zentroan erabiltzaileek proposatutako ez-ohiko jarduerak egin ditugu uztailean. Zuokin partekatu nahi ditugu hainbat jatetxetara egin ditugun txangoak. Jarduera horiek antolatu ditugu zentroko erabiltzaile askok proposatu digutelako, eta hainbat helburu landu ditugu, besteak beste, gizarteratzea, inguruko baliabideekin gozatzea, burujabetza, auto-gidaritza, adostasuna……

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak Basurtuko jaietan kolaboratuko du, egitaraua irakurketa errazera egokituz

Irakurketa erraza deitzen zaio eduki bat errazago irakurtzeko eta ulertzeko egiten den egokitzapenari. Kontua ez da bakarrik testua erraztea, baizik eta baita ere ilustrazioak eta maketazioa egokitzea. APNABIrentzat ingurune komunitarioa funtsezko pieza bat da bere misioa garatzeko, eta irmoki sinesten du lankidetza-sare bat sortu behar dela bere komunitateko eragile sozial…

APNABI protagonista Bakioko V. MTB martxan

martxa-bakio

APNABI Autismo Bizkaia izan da Bakioko V. MTB (mountain bike) Martxaren protagonista. Ekitaldia uztailaren 21ean (igandea) egin zen, adin desberdinetako ehundik gora parte- hartzailerekin. Kirol ekitaldi solidario hau –ez da txapelketa bat- Bakion eta inguruko udalerrietan egiten da, 30 kilometroko zirkuitu batean, bai mendiko pistetan eta baita ere asfaltoan, eta…

APNABIk autismoa artatzeko egiten duen lana erakutsi zien Gironde-ko ordezkariei

Atzo Akitaniako Gironde departamenduko (Frantzia) 13 profesional eta kudeatzailez osatutako ordezkaritza bat etorri zen gurera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailburuorde Lide Amilibiaren eskutik. APNABIk Girondeko profesionalei (ospitaleetako, ezgaitasuna duten pertsonen zentroetako, Girondeko osasun agentziako eta Bordeleko Unibertsitateko zuzendariei) azaldu zizkien gure antolakundearen estrategia, egitura, eredua eta esku-hartzea. Ordezkaritzak…

Laguntzadun enplegua, enplegu inklusiboa

eroski

2019ko lehen seihilekoan, AENdun hamar pertsonak lan-kontratu bat lortu dute enpresa arrunt batean. Hamar kontratazio horiek egin dituzten enpresa edo erakunde gehienak zerbitzuen sektorekoak dira. Urtero parte hartzen duten Primark eta Unilever enpresez gain, aurten RETAbet, Eroski, Ausolan eta IRSE konpainiek ere bat egin dute ekimenarekin. Hamar kontratazio horietatik hiru…

“Ekitea”, ekintzailetzaren aldeko apustua AENdun pertsonentzat

programa ekitea

“Ekitea” AENdun pertsonentzat garatzen dugun ekintzailetzako proiektu bat da, APNABIren eremu soziolaboralak (Entremanos) bultzatua eta BBK-ko Obra Sozialaren laguntza ekonomikoa duena. Urte hasieran, Entremanos elkartean pentsatu genuen posible zela proiektu bat egitea AENdun pertsona guztiek aukera izan dezaten ekintzailetzako lan-proiektu bat garatzeko. BBK-ko Obra Sozialaren finantza-laguntzari esker jarri zen martxan…

Aisialdi inklusiboa: nahi baduzu, ahal duzu

apnabi-ondavasca

APNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko Eremuko arduradun Esther Fernándezek joan den ekainaren 7an Onda Vascako irratsaio batean esan zuen aisialdia funtsezkoa dela edozein pertsonaren bizitzan. “Denoi gustatzen zaigu ongi sentiarazten gaituzten gauzekin gozatzea. APNABIn lanean dihardugu AENdun pertsonek ere denbora libre aberasgarri eta betegarria izan dezaten. Gure helburua da horretarako…