APNABI Autismo Bizkaiak 1000 pertsona biltzea lortu du datorren igandean, apirilak 14, Barakaldon egingo duen martxa solidarioan

973 pertsonek eman dute izena Autismoa Martxan ekimenaren 2. edizioan, APNABI Autismo Bizkaiak Autismoaren Munduko Egunean garatzen duen ekimen solidarioan. Aurten Barakaldon izango da, datorren apirilaren 14an, igandea, bertako udalaren laguntzari esker. Topkaeta 11:00etan Herriko Plazan da, 11:30ean 3 km-ko ibilbide irisgarri bat abiatzeko, Zuazo Ikastetxe publikoko patioan egingo den…

300 pertsona bertaratu dira APNABIren Dibulgazio Jardunaldira, Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna dela eta

300 pertsona inguru bildu ziren joan den martxoaren 21ean, osteguna, Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditoriumean, APNABI Autismo Bizkaiaren Autismoaren Munduko Egunaren programazioaren barruan antolatutako “Autismoa pentsatzeko modu berri baterantz” jardunaldira. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Amaia Antxustegik eman zion hasiera jardunaldiari, elkarteko presidente Mikel Pulgarinekin batera. Ondoren, Isabel Paulak, neurogarapenaren…

Desgaitasuna duten pertsonek “nahi dugun Euskadi inklusiborako” neurriak aldarrikatu dituzte ordezkari politikoen aurrean

Apirilaren 21erako deituta dauden Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen barruan, adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoa dituzten Euskadiko herritarrek Euskadi inklusiboaren ideia aurkeztu diete alderdi politikoei ostiral honetan, martxoak 22, pertsona guztiek bizi-baldintza optimoak izan dezaten. FEVASek antolatutako topaketa honetan adimen- edo garapen-desgaitasuna duten 40 pertsonak hartu dute parte, eta beren proposamenak aurkeztu dituzte….

Beste behin ere, APNABIk bat egin du Korrikarekin!

Autismoaren espektroan nahasmendua (AEN) duten 150 lagunek baino gehiagok, familiek eta APNABI Autismo Bizkaia elkarteko profesionalek parte hartu zuten atzo, martxoak 21, osteguna, Korrikako 1784 kilometroan, Galdakaon. Martxoaren 14an abiatu zen euskararen aldeko ekimena Irundik (Gipuzkoa), eta 11 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du, martxoaren 24an Baionara (Lapurdi) iritsi arte….

Eusko Jaurlaritzak irisgarritasun kognitiboko neurriak handiagotu ditu apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako ErrazTEAren laguntzarekin

Eusko Jaurlaritzak ErrazTEArekin batera lan egin du, desgaitasuna duten pertsonak hauteskunde-prozesuetan benetan sar daitezen laguntzeko. Hauteskunde-eskuliburua erraz irakurtzeko egokitzeaz gain, ibilbiderako irisgarritasun-proiektu pilotu bat jarriko du abian apirilaren 21eko deialdian. Euskadiko lau hiri jendetsuenetako (Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Barakaldo) zortzi bozketa-zentrok hartuko dute parte proiektu pilotu honetan. Irakurketa errazeko formatuan…

Leioako Askartza ikastetxeak APNABI Autismo Bizkaiaren jarduera babestera bideratu du bere urteroko elkartasun kanpaina

Urtero bezala, Leioako Askartza ikastetxeak bere elkartasun kanpaina aktibatu du. Proiektu horren bidez, desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dieten inguruko erakundeekin lankidetzan aritzen dira, eta, horrela, ikasleen sentsibilizazioa bultzatzen dute. Aurten, APNABI Autismo Bizkaiako Aldamiz ikastetxeko irisgarritasun kognitiboko proiektura bideratuko da diru-bilketa. Kanpaina hainbat bidetatik garatu da: zozketa baterako txartelak saltzea,…

APNABIn laguntza eskatzen duten emakumeen %53 helduak dira, pairatzen duten diagnostiko berantiarraren ebidentzia

APNABI Autismo Bizkaiaren azken datuek baieztatzen dute autismoa duten emakume asko diagnostikorik gabe ere iristen direla adin-nagusitasunera: 2023an elkartean laguntza eskatu zutenen %53a 18 urtetik gorakoak ziren, eta gizonen kasuan, berriz, helduak %18 baino ez. Autismoa nagusiki gizonezkoen nahasmendutzat hartu izan da tradizionalki. Horregatik, neskek eta emakumeek ez dute behar…

Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko ekintzak APNABIko zentro guztietara iritsi dira

Urtero bezala, APNABI Autismo Bizkaiako autismoaren espektroan nahasmendua (AEN) duten pertsonentzako lantoki eta arreta zentroek hainbat jarduera eta ekimen berezi garatu dituzte martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Horrekin, entitateko Berdintasun Batzordeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lantzen eta aldarrikatzen jarraitzea du helburu. Aste osoan zehar, APNABI Lan Zentro Okupazionalean eta…

AEN duten pertsonen eta APNABIko familien gogobetetzeak gora egiten jarraitzen du

APNABI Autismo Bizkaiak prozesu berri bat garatu du 2023ko azaroan eta abenduan eta 2024ko urtarrilean AEN duten pertsonen eta familia bazkideen gogobetetze-maila ezagutzeko. Dinamika bi urtean behin garatzen da, eta hau 2022ko eta 2023ko ekitaldiei dagokiena izan da. Horren bidez, erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatean aurrera egin nahi da, betiere…

APNABIren Gabonetako Loteriaren salmentak 14.186€ bildu ditu elkartearentzat

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak partaidetzak saldu ditu abenduaren 22an izan zen Gabonetako Loteriaren Zozketa Berezirako. Aurtengo zenbakiak (34802 eta 47043) saridunak izan ez badira ere, nabarmendu behar da ehunka lagunen laguntzari esker milaka boto-paper etorri direla, 14.186 euroko ekarpen solidarioaren baliokideak, elkartearen lana bultzatzeko. Saski baten zozketa Gainera, eta…