APNABIk nazioarteko psikomotrizitate-mintegi batean partekatu ditu bere esperientziak gorputz-lanetan

Vega Marquetak, APNABI Autismo Bizkaiko Arrigorriagako Eguneko Arreta Zentroko hezitzaileak, joan den larunbatean, uztailaren 11n, parte hartu zuen Txileko psikomotrizitateko CICEP zentroak antolatutako nazioarteko mintegi batean. Bere hitzaldian, “AEN dun pertsona helduaren gorputza, komunikaziorako eta munduarekiko harremanetarako motorra” izenburupean, elkartea zentro horretan egiten ari den gorputz-lanaren proiektuaren gako batzuk azaldu…

Abian da APNABIren 2. argazki-lehiaketa, 2021 egutegia osatzeko

APNABI Autismo Bizkaiak bere argazki-lehiaketaren 2. ediziorako deialdia egin du, elkarteak urte amaieran ekoitziko dituen 2021 egutegiak osatzeko. Aurten, “Nire bizitza osasuntsua” izango da lehiaketaren gaia, eta erakunde osoari zabalik egongo da: AEN duten pertsonei, bazkide diren familiei edo parte hartu nahi duten profesionalei, adina edozein dela ere. Pertsona bakoitzak…

Lankidetza-hitzarmenei esker, APNABIk udako erantzuna zabaldu du Bizkaiko zenbait udalerrietara

APNABI Autismo Bizkaiak hitzarmen bana sinatu du Leioako eta Bermeoko Udalekin eta Durangoko Jesuiten ikastetxearekin, udako zenbait jardueratan instalazioak erabiltzeko. Hala, Leioako Mendibile eskola publikoko gela batzuk, Bermeoko eskolako eta Durangoko ikastetxeko gune batzuk erabiltzen ari da elkartea uztailean eta abuztuan. Horri esker, APNABIk udalerri horietako familiei eta AEN duten…

APNABIk AENa duten pertsonen zahartzea aztertu du

APNABI Autismo Bizkaiak autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duen pertsonen zahartzeari buruzko ikerketa garatu du, pertsona horien guztien eta haien familien etorkizuneko beharrei aurrea hartzeko. Zahartze aktiboaren taldearen bidez garatu da. Ikerketaren dokumentua eskuragarri dago hemen. Oso ikerketa gutxi daude zahartzeari eta AENei buruz, adimen-urritasunari buruzkoak baitira nagusi. Analisi horren arabera….

Azlan zentro okupazionalak zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei eta partikularrei

10 urte baino gehiago dira APNABIren Azlan zentro okupazionala lanean hasi zenetik. Bizkaiko AENdun pertsonei berariazko erantzuna emateko jaio zen, ingurune arruntetan beren gizarte- eta lan-garapenarekin jarraitzeko zailtasunak baitzituzten eta, beren gaitasun pertsonalengatik, horretarako ingurune egituratu bat behar baitzuten, garatzen jarraitu ahal izateko, haien gizarteratzea eta bizi-kalitatea hobetzeko. Gaur egun,…

Maierrek 1.500 babes-pantaila eman dizkio APNABIri

APNABI Autismo Bizkaiak palet bat jaso zuen ekainaren 24an, Mondragon Corporationeko Maier enpresaren 1.500 babes-pantailekin. Elementu horiek elkartearen zerbitzuetan erabiliko dira, COVID-19 saihesteko diseinatutako protokoloen barruan. Maier Europako liderra da plastikozko piezen dekorazioan eta automobilgintzarako azpimultzo teknikoen fabrikatzaileetan, eta osasun-krisia hasi zenetik babes-ekipoen berezko ekoizpenean lan egin du.

APNABIk udako jarduerak abiatu ditu

APNABIk 2020ko udako jarduerak inauguratu ditu ekainaren 19tik 21era bitarteko asteburuan. Azpimarratzekoa da bai Aisialdi arloak bai Familiei Laguntzeko arloak 300 familia baino gehiagori emango dietela estaldura udako eskaintzaren bitartez. Eguneko 3.000 erantzun baino gehiago biltzen ditu. Familiei Laguntzeko arloak joan den asteburuan APNABIren Arrigorriagako aterpetxeko lehen atsedenaldia aktibatu zuen….

APNABIren Aldamiz Ikastetxeak ikasturtea agurtu du

APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz ikastetxeko irakasle taldeak 2019-2020 ikasturtea itxiko du ekainaren azken egunetan, COVID-19aren konfinamenduak eta pandemiak markatutako hirugarren hiruhileko atipikoaren ondoren. Ikasleak ikasgeletatik kanpo egon diren bitartean, hezkuntza-lanak urrutitik jarraitu du. Azken aste hauetan, gainera, bilera presentzialak egin dira familiekin eta, ikasleekin, topaketa puntualak, aldi horren balorazioa egin…

APNABIk urrutiko trebakuntzarako jauzia egin du, eta ikastaroak online modalitatera egokitu ditu

APNABI Autismo Bizkaiak talde profesionalentzat azken hilabeteetarako aurreikusita zituen ikastaroak online modalitatera egokitu ditu. Era berean, denbora horretan prestakuntza eskaintza handitu egin da, presentziazko jarduerarik txikieneko denbora aprobetxatzeko, pertsonei eta haien familiei laguntzeko arlo profesionalean hobetzeko. Besteak beste, datuak babesteko ikastaroak, portaerazko laguntza positiboa edo arreta goiztiarreko Denver eredua eskaini…

APNABI Gelak itxialdiaren ondorengo familien erronkei helduko die online saio batean

APNABI Autismo Bizkaiak familientzako online Gela eskainiko du datorren larunbatean, ekainak 13, 11:30etan. Angels Ponce terapeuta familiarrak gidatuko du saioa, “Itxialdiaren ondoren” izenburupean, eta COVID-19 delakoak alarma-egoeraren ondoren normaltasunera itzultzearekin lotutako hainbat gai jorratuko ditu, hala nola kutsatzeko beldurra edo ohiko errutinetara itzultzea, Autismoaren Espektroaren Nahasteak (TEA) ardatz hartuta. Saioak…