COVID-19aren aurre egiteko etengabeko egokitzapena, 2022. urtearen hasierarako gakoa

COVID-19ak eragindako pandemiaren 6. olatuak 2021eko azken asteak baldintzatu ditu Euskadin, eta horren eragina APNABI Autismo Bizkaiaren baliabide sarean ere nabaritu da. Elkartearen programak aldatzen ari dira azken egunotan, eta talde profesionala etengabe egokitzen ari da duela aste batzuetatik, AENdun pertsonentzako eta haien familientzako erantzunak egoera oso aldakor batean mantendu…

APNABI eta bere bizitza independenteko proiektua, jardunbide egokien Europako jardunaldirako hautatuak

Autismo Europa erakundeak APNABI Autismo Bizkaiaren bizitza independentea bultzatzeko proiektua hautatu du, “Independent life for Autistic People in need of a high level of support” jardunaldian aurkezteko. Datorren ostiralean, urtarrilaren 14an, 16:00etatik 18:00etara izango da hori. Saioan beste 4 esperientzia interesgarri partekatuko dira: laguntza-premia handiak dituzten pertsonentzako bizitza independenteko etxeetako…

Aldamiz ikastetxeak Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzako eta Saharako Karabana Solidarioarentzako produktuak biltzen laguntzen du

Durangoko APNABIko Aldamiz ikastetxeko ikasleek herriko San Jose Jesuitak Ikastetxeak antolatzen duen Gabonetako elikagaiak biltzeko kanpainaren antolaketan, kudeaketan eta garapenean parte hartu dute. Ekimen hau Bizkaiko Elikagaien Bankuari eta Saharako Karabana Solidarioari zuzenduta dago, eta honen bidez oinarrizko hainbat elikagai bildu dira, hala nola babarrunak, dilistak, arroza, atuna edo garbantzuak….

APNABIk lankidetza proiektua finkatu du osasun mentalaren eremuan AENdun pertsonen arreta hobetzeko

APNABIren Areetako Eguneko Arretarako Zentroa (EAZ) Uribe Kostako osasun mentaleko zentroarekin elkarlanean ari da proiektu pilotu batean. Ekimen horren helburua da autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonei osasun-arloko profesionalek arreta egokia ematea, bai larrialdi-egoeretan, bai horrelako arreta behar duten eguneroko egoeretan. Proiektua 2018tik ari da garatzen, eta zentroko AENdun 4 pertsonaren…

Dagoeneko eskura ditzakezu APNABIren 2022ko egutegiak!

Urtero bezala, APNABI Autismo Bizkaiak egutegiak prestatu ditu Gabonetan elkartasunez saltzeko. Mahai gaineko ereduaz gain -2 €- Horma-egutegiak eros daitezke 5 €-ren truke. Bi urtekariek erakundearentzat garrantzitsuak diren egunak aipatzen dituzte, hala nola apirilaren 2ko Autismoaren Nazioarteko Eguna edo azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Aleak APNABI LAN dendan…

Aldamiz Ikastetxea trantsizio energetikoa landu du Repsol Zinkers ekimenaren bitartez

Joan den azaroan APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz ikastetxeko ikasleek Repsol Zinkers hezkuntza programan parte hartu zuten. Ekimenaren helburua ikasleekin energiaren erabilera, ingurumena, jasangarritasuna eta 2030 Agenda bezalako gaiak lantzea da, hori guztia proiektuen bitartez. Dinamika nagusia bideo-deien bidez egin zen, ikusizko laguntzak eta bideo interaktiboak baliatuz. Pertsona batek jardunaldia dinamizatu…

AENdun pertsonek parte hartu dute Bilboko Udalaren irisgarritasuna hobetzeko

APNABI Autismo Bizkaiko Adrián Ussía eta Unai Bustamante Bilboko Udalak antolatutako foku-talde batean izan ziren joan den azaroaren 24an, udal-zerbitzuen irisgarritasuna lantzeko. Haiek, Ainhoa Isasi San Inazioko Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) profesionalaren laguntzarekin, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonen perspektiba eskaini zuten. Talde-dinamikan beste erakunde batzuetako pertsonek ere parte hartu…

APNABIk AENdun pertsonen anai-arrebentzako lehen topaketa egin du

Familiei Laguntzeko arloaren bitartez, APNABI Autismo Bizkaiak autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonen anai-arreben talde espezifikoei ekin die. ‘Anai-arrebak’ izenpean, topaketak 10 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira, eta topagune bat sortzea dute helburu, berdinekin denbora partekatu ahal izateko. Lehenengo saioa azaroaren 22an, astelehena, izan zen. Aldamiz ikastetxeko…

APNABI LANen Cocina&Catering zerbitzuak lehen zerbitzua eskaintzen dio Bilboko Udalari

APNABI LANeko Cocina&Catering talde profesionalak, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonez osatutakoak, bere lehen catering zerbitzua eskaini dio dagoeneko Bilboko Udalari. Txakolin-zerbitzua izan zen lan hori, eta Udalak APNABIren enplegu-zentro bereziarekin duen kontratuaren parte da, ekitaldietako cateringak eskaintzeko. Era horretan, gainera, AENa duten pertsonentzako enplegua sustatzen du. Erakundeei eta enpresei…

APNABIk liburu ibiltari eta kolaboratiboa sortu du abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, APNABIn liburu ibiltari eta kolaboratibo bat sortu dute, elkartearen zentro guztiak helburu beraren alde bateratzeko: euskararen normalizazioa bultzatzea. Autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten zentroetako erabiltzaileek eta talde profesionalak «Nola bizi dugu euskara ?» galderaren inguruan hausnartu dute azken asteetan, eta liburuaren orrialdeetan modu sortzailean islatu…