APNABIko zenbait zentrok instalazioak hobetu dituzte udan

APNABI Autismo Bizkaiak udako atsedena aprobetxatu du ikastetxeetan hobekuntzak egiteko. Ohiko mantentze lanez gain, Aldamiz ikastetxeko Deustuko geletan plaka fonoxurgatzaileak jarri dira, ikasgela eta gune komunetan akustika hobea lortzen laguntzeko. Bestalde, hezkuntza-instalazio horiek, Deustuko Eguneko Arreta Zentroak bezala, berritu egin dute argiztapena. Elkarteak, GreenKWekin lankidetzan —argiztapenean espezializatutako euskal konpainia nagusietako…

APNABIk ikasturte berria hasi du udako denboraldiaren ondoren

Segurtasun neurriak eta prebentzio protokoloak eguneratu dira. APNABI Autismo Bizkaiak normaltasunez aktibatu ditu zerbitzuak iraileko lehen astean, udako denboraldiaren ondoren. AEN duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko jarduera guztiak egokitu egin dira, COVID-19aren aurkako prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen jarraitzeko. Elkarteko Eguneko Arreta Zentroen irailaren 1ean ekin diote jarduerari…

APNABIk positibotzat jotzen du udako programazioaren garapena

Osasun-alertak eragindako zailtasunak gorabehera, APNABI Autismo Bizkaiak oso positibotzat jotzen du AEN duten pertsonen, familien eta profesionalen erantzuna udako jardueretan. Segurtasun neurriak eta prebentzio protokoloak behar bezala aplikatu dira. Familiei Laguntzeko arloak, bestalde, udaleku irekien eta asteburuko arnasaldien aukera zabala garatu du udako asteetan, uztailaren erdialdetik irailaren hasiera arte. Horretarako,…

APNABIko etxebizitzek normaltasun berrira egokitutako udaz gozatzen ari dira

Segurtasun neurrien jarraipenak ez du eragotzi APNABIren etxebizitzetan aisialdiko jarduera ugari egitea ekainean, uztailean eta abuztuan. Etxeetan bizi diren neska-mutilek hainbat kirol-jarduera egin dituzte, hala nola, hipika, hiriko, hondartzako eta mendiko irteerak eta aisialdiko beste hainbat ekintza. Uneoro lehentasuna eman zaie talde txikiei eta aire zabalean gozatzeari, bai eta segurtasun…

Elkarrizketa-zikloa: Horrela bizi izan dute APNABIren Aldamiz ikastetxean COVID-19a delakoaren ondorioz izan den konfinamendua

Noemi Tetua Alcalde APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz Hezkuntza Bereziko Ikastetxeko ikasketaburua da. Konfinamenduarekin batera modalitate telematikora egokitu behar izan zute haien jarduna eta denbora tarte horretan familiekiko harremana ohikoa baino biziagoa izan da. Azken asteetan irailean hasiko den ikasturte berria prestatzen aritu dira.   1.- Oso egoera berezia bizi izan…

Arnasaldiek eta koloniak aurrera jarraitzen dute, familien beharrei jarraiki

Familiei Laguntzeko arloak koordinatzen duen udako arnasaldi eta kolonien programak Arrigorriagako aterpetxean eta APNABI Autismo Bizkaiaren beste zentro batzuetan garatzen jarraitzen du, eta horrela jarraituko du datozen asteetan. Udako programazioa ekainaren erdialdean hasi zen, eta profesionalen taldea jada hasi da abuztuko asteen plangintza garatzeko prestatze-lanak egiten. Zerbitzuak nabarmendu du familia…

Elkarrizketa-zikloa: Horrela bizi izan du AENdun pertsona batek lehen lerroan lan egiteak COVID-19 delakoaren osasun-larrialdian

Ivan Dario Henao APNABIko bazkidea den AENdun gaztea da. Eguneko Arreta Zentrotik eta AZLAN zentro okupazionaletik igaro ondoren, elkartearen Laguntza bidezko Enpleguaren programari esker, IMQ Zorrotzaurre klinikan (Bilbo) atezain gisa lanean hasi zen 2020ko martxoaren 2an, alarma-egoera deklaratu baino 10 egun lehenago. Azken hilabeteotan osasunaren sektorean lanean nola bizi izan…

Entremanos arlo soziolaborala orain APNABI Lan da

APNABI Autismo Bizkaiaren arlo soziolaboralak -orain arte Entremanos- izena aldatu berri dio eta orain APNABI Lan du izena. Marka berriarekin, erakundea APNABIrekin gehiago lotu nahi da. Horrez gain, bere helburua nabarmendu nahi da, AEN duten pertsonen laneratzea sustatzekoa. Joan den uztailaren 20an, astelehena, APNABI Laneko Azlan zentro okupazionaleko neska-mutilek kartel…

APNABIko aisialdiko taldeek inguru hurbilean ari dira udaz gozatzen

APNABI Autismo Bizkaiaren Aisialdi arloak dagoeneko zabaldu ditu 2020ko udarako diseinatutako proposamen guztiak. Kirol taldeak eta udako klubek aste batzuk daramate martxan eta uztailaren 1ean aisialdiko jardueren sortak aktibatu ziren. Horri guztiari esker, udako programan parte hartu duten neska-mutilek aukera izan dute dagoeneko Añanako Gatzagak (Araba) eta Donostiako Aquariuma (Gipuzkoa)…

Erakundeko euskararen mapa osateko hasierako pausuak eman ditu APNABIk

APNABI Autismo Bizkaian gaur egun dagoen euskararen ezagutza eta erabiltze maila aztertzen ari da elkarteko Euskara Batzordea azken asteetan, Artez aholkularitza taldearen laguntzarekin. Profesionalak probat bat egiten ari dira beren ulermen maila, ahozko eta idatzizko adierazpena eta lan esparruan hori erabiltzeko haien jarrera ebaluatzeko. Emaitzak udazkenean jaso eta aztertuko dira….