APNABIren 2021 egutegiak salgai!

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak egutegiak prestatu ditu saltzeko. 2021 urte berriari begira, eta nobedade gisa, mahai gainekoez gain -2€-, hormako egutegiak ere eros daitezke 5€-ren truke. Bi urtekariek erakundearentzat garrantzitsuak diren egunei buruzko erreferentziak dituzte, hala nola apirilaren 2ko Autismoaren Nazioarteko Eguna edo azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko…

APNABIk Bizkaiko Gurutze Gorriarekin lankidetzan dihardu, anbulantzietan AENdun pertsonei laguntzeko protokolo batean

APNABIk lankidetza-lerro bati ekin dio Gurutze Gorriarekin, anbulantzietan AEA duten pertsonei osasun-laguntza emateko protokoloa diseinatzeko eta, hartara, erantzuna kolektiboaren beharretara egokitzeko. Proiektuan parte hartzen dute Bizkaiko Gurutze Gorriaren Prestakuntza Institutuko Osasun Larrialdietako Teknikariaren 2. mailako bost ikaslek eta APNABIren eguneko arretarako arloan 2019an sortu zen parte-hartze eta hausnarketa taldeko hainbat…

Gernikan zentro berri bat irekitzeko lanean ari da APNABI Bizkaiko Foru Aldundiarekin

APNABI Autismo Bizkaiak hitzarmen bat sinatu berri du Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Busturialdean, zehazki Gernikan, eguneko arreta zentro berri bat (EAZ) kudeatzeko. Hori dela eta, elkartea lanean ari da orain Foru erakundearekin zentro hori abian jartzeko. Horrek eskualde horretako edo inguruko AENdun pertsonei erantzuna ematen lagunduko die, beren etxeetatik hurbilago egongo…

APNABI Autismo Bizkaia ‘morez jantziko’ da emakumeenganako indarkeriaren aurka

Aurten ere, azaroaren 25ean, APNABI Autismo Bizkaiak bat egingo du Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin. Hala, “APNABI morez janzten da” kanpaina abiatuko du Emakundek bultzatutako puntu lilaren sinboloan oinarrituta, emakumeen aurkako indarkeria salatu eta mundu osoan hori desagerrarazteko eskatzeko. Elkarteak zentroen eta zerbitzuen ekarpenekin beteko ditu bere sare sozialak,…