APNABIk 2021eko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du, jende guztiarentzat irisgarriak izango diren jarduerekin

Aurten, APNABI Autismo Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du. Jardunaldi horiek, oraingoan, irisgarritasuna eta inklusioa izango dute izpide, “Guztion ondarea, denok parte!” izenburupean. Horrela, elkarteak bat egingo du Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duen edizio honetako programazioan parte hartzen duten 50 udalerri eta ehun erakunde eta entitate kulturalekin. Urduñako Turismo…

APNABI Lanek AENdun pertsonen lan-prestakuntzarako ikastaro bat eskainiko du, Autismo Españaren bidez

APNABI Lan, APNABIren arlo soziolaboralak, astelehen honetan, irailak 27, ekingo dio autismoaren espektroko nahasmenetan (AEN) aditua den lan-prestatzailearen formakuntza, Autismo España, Asperger España eta FESPAUren bitartez. Ikastaro honen helburua da autismoaren arloko profesionalak gaitzea, laneratzeko programak eta metodologiak diseina ditzaten, bai eta AENdun pertsonei lan-merkatu arruntean laguntzeko tresnak eskaintzea ere….

AENa duten pertsonen anai-arrebei laguntzeko taldekako topaketak hasiko dira

Autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen anai-arrebentzako laguntza-talde espezifikoak eskainiko ditu APNABI Autismo Bizkaiak udazken honetan, lehen aldiz. ‘Anai-arrebak ‘izenpean, 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo dira hasiera batean. Ez da inolako terapiarik egingo. Helburua da pertsona horiek ezagutzea eta elkargune bat sortzea, haien antzekoak diren pertsonekin partekatu…

Aurten ere Aldamiz ikastetxeak Amazonen ‘Un clic para el cole’ kanpainarekin bat egin du

Amazon online erosketen plataformak “Un clic para el cole” kanpaina solidarioaren edizio berri bat aktibatu du. Horren bidez, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei laguntzen die eskola-materiala kosturik gabe eros dezaten. Eta beste behin ere, APNABIko Aldamiz Ikastetxeak parte hartuko du ekimenean. Hezkuntza bereziko zentroari laguntzea oso erraza da: Amazonen erosketa bat egitean,…

Ezgaitasun judizialei amaiera ematen dien legea sartu da indarrean

Irailaren 3an sartu zen indarrean legeria zibilaren eta prozesalaren erreforma, ezgaitasun judizialei amaiera ematen diena eta desgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa erabiltzen laguntzea dakarrena. Horrela, aurrerapen historikoa lortu da adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskubideen defentsan. Ildo horretan, Futubidek (Bizkaia), Atzegi Tutoretza Fundazioak (Gipuzkoa) eta…

APNABIk 500 plaza baino gehiago bete ditu aurten udako jardueren bidez

APNABI Autismo Bizkaiak oso aho-zapore onarekin itxi du uda. Elkarteak 514 plaza bete ditu udaleku irekien, oporretako txanden, planen asteen eta arnasaldi programen bidez. Gainera, programazio hori hasieran aurreikusi bezala garatu da. Parte hartzaileek hondartzako eta igerilekuko jardunaldi ugari, zine saioak, eskulanak eta tailerrak, bisita kulturalak, inguruko udalerrietara txangoak, kirola…

Iraila iritsita, APNABI bere ohiko dinamiketan murgilduko da berriro

Apnabi Autismo Bizkaiak udako jardueren zapore onarekin ekin dio ikasturte berriari. 📸 Esteka honetan, 2021eko udako jardueren argazki-albuma ikus dezakezu. Iraila iritsi da eta elkarteak bere errutinari eta ohiko jarduerei ekingo die berriro, eta datozen hilabeteetako dinamikak planifikatuko ditu, AENdun pertsonei eta haien familiei laguntzen jarraitzeko. APNABI Lan zentro okupazionala,…

Bazenekien APNABI Lanek eskolara itzultzeko materiala pertsonalizatzen duela?

APNABI Lan gure zentro okupazionalak produktu pertsonalizatuak ekoizten ditu eskolara itzultzeko edo urtebetetzeak edo urteurrenak bezalako beste edozein alditarako: motxilak, estutxeak, poltsak, katiluak, etab. Material pertsonalizatua gozatu edo oparitu ahal izateaz gain, zure erosketarekin lagunduko duzu autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten Bizkaiko pertsonak laneratzen. Informazio gehiago jaso daiteke www.lan.apnabi.eus webgunean…

APNABIko zentroek hobekuntzak jaso dituzte udako asteetan

APNABI Autismo Bizkaiko zenbait zentrok instalazioak hobetu dituzte udan zehar. Besteak beste, Goikoa etxean irisgarritasuna hobetu da. Plataforma jasotzaile berri bat instalatzeaz eta eskaileretako baranda ordezkatzeaz gain, bainugela berregokitu dute, eta orain gurpil-aulki batekin sar daiteke bertara. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak bidalitako zehaztapen teknikoak hartu dira kontuan. Mendialdeko etxean ere pintura-lanak…

APNABI Laneko zentro okupazionalak ere udako oporrak hasi ditu

APNABI Laneko AZLAN zentro okupazionaleko autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonek Artxanda mendira taldeko irteera batekin hasi dituzte udako oporrak. Horrela, hilabeteko atsedenaldiaren ostean, irailean ohiko zereginetara itzuliko dira. Aipatzekoa da ohiko lan-dinamikatik urrun dauden proposamenak egiteko hartu dituzten bi asteren amaiera dela ibilaldi hau. Kirol-praktikaren eta jolas kooperatiboen bidez,…